Andoainen "grebari forma emateko bilera" deitu dute. Arratsaldeko 17:00tan izango da Arrateko bilera-gelan.
Ostiral honetan, 19:00etan hasita, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa jokatuko da Villabonako Aljiben. Villa-Amasa eta Aiztondo taldeak arituko dira aurrez aurre.
Rikardo III eta Ni Horman Poster. Otsailak 20, ostirala.19:30, Bastero.
Katapulta Plataforma tokiko artistak —abeslariak, aktoreak eta diziplina desberdinetako sortzaileak— bultzatu eta haien lana ezagutarazteko sortutako ekimena da. Egitasmo horren baitan egingo da “Figuras sin dibujar” pintura erakusketa.