Villabonako Elkartasun Sareak eta Irrika Aisialdi Taldeak elkartasun azoka antolatu dute larunbat honetarako, Villabonan. 10:00etatik 13:30etara, postuak jarriko dituzte Berdura plazan, jostailuak banatu eta esnea zein galletak biltzeko. Ekimenaren aurkezpena egin dute
Otsailak 28, larunbata 11:30 “Hegitik Egiara” ekitaldi nagusia. Urkamendi. *Eguraldi txarrarekin, zimiterioan. 12:30 Zizurkilgo torturatuen sarearen aurkezpena eta agerraldia, PM Otaño plaza. Martxoak 12, osteguna 19:00 "Zer gertatu zen 1999ko martxoaren 19ko gau horretan?" PM Otaño plaza. Sekretu ofizialen legea aldatzeko eta Ttottoren kasuaren egia eskatzeko elkarretaratzea egingo da.
Zizurkilgo Blues Gauak 23. edizioa izango du otsailaren 28an, eta bi blues talde eramango ditu herrira. El Oso y sus Sabandijas eta The 44 Dealers arituko dira oholtza gainean, Atxulondo eta Egarri tabernetan
Salkin-ek Andoaingo Outlet Kalean ekimenaren edizio berria antolatu du, ostegunetik larunbatera.
Katapulta Plataforma tokiko artistak —abeslariak, aktoreak eta diziplina desberdinetako sortzaileak— bultzatu eta haien lana ezagutarazteko sortutako ekimena da. Egitasmo horren baitan egingo da “Figuras sin dibujar” pintura erakusketa.
Otsailak 28, larunbata. 19:30, 22:00. Martxoak 2, astelehena. 19:30