"Aitatxo" dokumentalak seme/alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Aste honetan Basteron ikusgai izango da Super He elkartearen eskutik eta Udalarekin lankidetzan.
Loatzo Musika Eskolak matrikulazio kanpaina abiatu du 2026-2027 ikasturterako. Izen-ematea maiatzaren 11tik 20ra zabaldu dute, eta eskaintzaren artean haur, gazte, heldu eta +65 urtekoentzako musika ikasketak eta tailerrak daude. Matrikulazioa online egin daiteke haien webgunean. Informazio gehiago: loatzo@loatzo.eus / 943 692 619.
Zizurkilgo Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 2014 eta 2019 artean jaiotako haurrentzako irekiak, eta 2020 eta 2022 artean jaiotako txikientzako egokitutakoak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, udal-bulegoetara jo edo egoitza elektronikoa erabili daiteke; epea maiatzaren 4tik 29ra egongo da zabalik.
Asteasuko Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako irekiak, eta 2009 eta 2013 artean jaiotako gaztetxoentzako parte-hartzaileak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, kultur etxera jo behar da; epea maiatzaren 4tik 15era egongo da zabalik, 17:00etatik 19:30era.
Andoaingo guraso taldea lanean ari da maiatzeko egitarauaren prestaketan. Maiatzaren 8tik 17ra jolasak, ipuin kontaketa saioa, ginkana, zirku tailerra eta Eusfesta antolatzea adostu dute. Ez da, ez, gutxi!
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |