Andoaingo Udal Musika Eskolako Klarinete Batzak kontzertu berezia prestatu du, non ikusleak parte-hartzeko aukera izango duen Hator, hator... gabon kanta abestuz. Ordu bateko iraupena.
Udal Musika Eskolaren eskutik, Gabonetako betiko melodiak partekatzeko ilusioarekin, une maitagarria gozatzeko aukera izango da. Ordu bateko iraupena.
Ahots beltz ederrak eta benetako gospel afrikarra maite dituztenentzat. Itzuli da Aba Taano Andoainera. Taldeak Afrikako eta Amerikako gospela zeharkatzen du. Dena ahots hutsez da (a cappella). Ordu eta erdiko iraupena. Sarrerek 4 euro balio dute eta zenbakituak dira.
Musika Eskolako Abesbatza Txiki, Gazte eta Helduen ahotsak elkartuko dira Gabonetako magia eta musikaz betetako kontzertu berezi batean. Gabonetako doinu ezagun eta berriek giro ederra sortuko dute, musikaz, ilusioz eta bihotzez Gabonak elkarrekin ospatzeko. Ordu bateko iraupena.
Urteroko gabon kontzertua eskainiko du Olagain Udal Txistulari Elkarteak, lagun gonbidatuekin aurtengoan ere, doinu desberdinak gabon doinuekin uztartuz. Ordu bateko iraupena.
Gabon doinuak eta doinu herrikoiak izango ditugu herriko nagusiei zuzendutako kontzertuan, Olagain Udal Txistulari Elkarteak antolatuta.