Olagain Bandaren kontzertua, gonbidatuekin batera. 12:00etan Bastero Kulturgunean
Haurrentzako zinema euskaraz. Sarrera: 4 euro. Bonoa (10 filma): 35 euro.
17:00 Larraulgo gazteen eskutik, argazki diaporama Kultur Etxean. 18:00 Talo eta gaztaina jatea Katilutxulo elkartean. Gaztaina eta talo jatean 3€ kobratuko da pertsonako
Iaz Sara Iriarte pandero-jole billabonatarrak jantzi zuen txapela Olaberriko Ane Etxezarreta bikotearekin. Aurten Zaldibargo Olazar pilotalekuan ospatuko da finala abenduaren 1ean, 17:30ean. Bikotea bosgarren txandan igoko da eszenatokira.
"Ghero: Azken euskalduna" antzezlana Euskaltzaindia eta Tartean teatroren arteko elkarlanetik sortu da, Akademiaren mendeurrenaren harira. Igande honetan Saroben ikusteko aukera izango da, iluntzeko 19:00tan hasita.
Sarrera: 5,50 euro.Bonoa (10 filme): 35 euro.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
Soinuen Begiradak lehiaketaren funtsa Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzea zen. Ikusgai izango dira argazkiak azaroaren 11tik abenduaren 2ra bitarte Lekaio kultur Etxeko eskaileretan.
"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:
Eguberri Gol! Gabonetako lehen kanpusean izena emateko epea zabalik dago gaurtik abenduak 4ra arte. Abenduak 26, 27, 28 eta urtarrilak 2,3,4 egunetan egingo da; futbol negulekuak 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaio direnentzat dago zuzenduta. Ordutegia, berriz, goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:00tara izanen da. Horrez gain, haurrak 09:00etatik aurrera utzi ahal izango dira Ubitarten. Txanda bakarra egin nahi duenarentzat prezioa 50 eurokoa izango da. Bi txanda nahi dituenarentzat prezioa 90 eurokoa izango da. Kontaktua: euskalduna1923@gmail.com
Larunbatean, 30: 17:00. Igandea, 1: 17:00.