Ekogunearekin eta beste zenbait udalerriekin elkarlanean, jostailuak trukatzeko aukera egonen da.
Artzain-andre eta baserritarren jantzien eta bizikleten 2. eskuko azoka antolatu du Amasa-Villabonako Udalak. Datorren ostegunean, abenduaren 12an, izango da Villabonako Berdura plazan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Aurreko Euskaraldia antolatu zuten eragileek eta Udalak 2020ko ediziokoa antolatzen hasteko deialdia luzatu dute. Ostegun honetan izango da Arrate pilotalekuko bilera gelan, 18:30ean hasita. Bertaratzen denak zer nolako konpromisoa har dezakeen adieraziko du, laguntza puntuala ala iraunkorra izan.
Solasaldia: Ikasketetan aurrera egin dute puntako kirolariak arituko dira. Iñaki Perurena (harri-jasotzailea), Nadeth Agirre (Orioko patroia), Aritz Bagues (txirrindularia), Lourdes Gorostegi (pultsularia) eta Iraia Iparragirre (Realeko emakumeen taldeko futbolaria). Jon Ander De la Hoz kirol-kazetariak egingo ditu moderatzaile lanak. Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitzean.
Bake eta bizikidetza jardunaldiak. "Gazteak, memoria eta transmisioa", Iker Usonen eta Leire Ostizaren eskutik.
Abenduak 12an hasita 19:00etan pintxo tombola egingo da. 21:00etan bertso musikatuak entzuteko aukera egonen da. Oihaia Iguaran eta Haritz Mujika bertsoalariak izango dira mikrofonoen atzean, musikariak Tomas Lizardi eta Iñigo Muñoz izango dira eta gai-jartzailea Unai Ormaetxea.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:
Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak Martuteneko presoekin solidaritate kanpaina jarri du abian; presoek gehien behar dituzten gaien bilketa eginez parrokia ezberdinetan.
Pertsonen trafikoaren inguruko erakusketa