15:00 Ikasleen mozorro festaren hasiera. 8-12 urte arteko ikasleak Bastero plazan elkartuko dira. 15:15 Ikastetxeak kalejiran abiatuko dira Bastero plazatik, Gora Kaletxiki txaranga eta Andoaingo trikitilariak lagunduta. Ibilbidea: Juan Bautista Erro, Kaleberria, Zumea Kalea, Kale Nagusia, Goikoplaza. Eguraldi txarrarekin, ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian. 16:15 Pregoia eta txupinazoa udaletxeko balkoitik. Eguraldi txarrarekin, ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian. 17:15-20:00 Beldurraren Etxea Gazte lokalean. 17:30 Maskara lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Urigainen. Lanen erakusketa zabalik, 20:00ak arte. 18:00-19:30 Maskara lehiaketako lanak Urigainen ikusgai. Aurkeztutako lanen erakusketa: 18:30 Olagain txistulari taldearen kalejira Goikoplazatik abiatuta. 19:00 Pintxo pote musikatua Olagain, Alberto Agirre abesbatza, Udal musika eskolako abesbatzak eta Kantu kalejirak alaituta. Ibilbidea: Bastero plazatik Kale Nagusira, eta handik Zumea plazara.
Sorgina, Galtzagorri, Lamia eta Tartalo. Lau pertsonaia horiez mozorrotuko dira aurtengoan Fleming Herri Eskolako ikasleak. 15:00etan Errebote plazan elkartuko dira Zubimusu ikastolako ikasleek emanaldirako.
17:15 Beldurraren etxea Gazte Lokalean.
Euskararen sustapenean aritzeko deialdia zabalik dago. Euskaldunak behar dira, euskara ikasteko bidean trebatzaile izan daitezen. Informazioa udaletxean edota AEK euskaltegian. Informazio gehiago: Udaletxean eta AEKn.
Sarrerak aldez aurretik 10 eurotan erosi daitezke Bastero Kulturguneko leihatilan edota Kutxabanken webgunean. Veronako Arenatik anfiteatrotik aurrez grabatuta.
London, Polonia eta Mexiko aldean ibili da Maritxalar. Haren artelanak otsailaren amaiera bitarte ikusgai izango dira.
Oinarriak: Teknika librea da. Neurria: Din A-4 edo Din A-5. Ezinbestekoa da kartelean “Santa Krutz jaiak 20 (edo 2020)” esaldia azaltzea. Lanak aurkezteko: Ernaitza Liburudenda. Zumea kalea, Andoain. Lanak aurkezteko azken eguna: Martxoak 23. Lanarekin batera kartazal batean egilearen datuak txertatu behar dira. 150,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarien irabazleak kartelari dagozkion jabego eskubideak Santa Krutz Jai Batzordeari emango dizkio. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezinbestean onartuko dituzte baldintza hauek.
Martxoaren 1ean Lilatoian parte hartuko duten emakumeek joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute. Zerbitzu hori antolatu dute Adunan, Asteasun eta Zizurkilen.
Andoaingo liburutegian "Kabitu ezina" literatur solasaldia egingo da Aintzane Usandizaga idazlearen eskutik. Ekitaldia Basteroko bilera gelan egingo da. Izena Udal Liburutegian bertan, 943300615 telefonora deituz edo liburutegia@andoain.eus helbide elektronikora idatziz eman daiteke.