Maskara lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera arratsaldeko 18:00ak eta 19:30ak bitartean Urigainen.
Federatu txartelak jasotzeko aukera izango da Zanpatuz mendizaleen elkartearen egoitza berrian, Errekalde kalea, 1.
Ikuslearen eguna. Sarrerak leihatilan: 4 euro. Online ere eros daitezke Bastero Kulturguneko webgunetik.
Ikuslearen eguna. Sarrerak leihatilan: 4 euro. Online ere eros daitezke Bastero Kulturguneko webgunetik.
London, Polonia eta Mexiko aldean ibili da Maritxalar. Haren artelanak otsailaren amaiera bitarte ikusgai izango dira.
Oinarriak: Teknika librea da. Neurria: Din A-4 edo Din A-5. Ezinbestekoa da kartelean “Santa Krutz jaiak 20 (edo 2020)” esaldia azaltzea. Lanak aurkezteko: Ernaitza Liburudenda. Zumea kalea, Andoain. Lanak aurkezteko azken eguna: Martxoak 23. Lanarekin batera kartazal batean egilearen datuak txertatu behar dira. 150,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarien irabazleak kartelari dagozkion jabego eskubideak Santa Krutz Jai Batzordeari emango dizkio. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezinbestean onartuko dituzte baldintza hauek.
Martxoaren 1ean Lilatoian parte hartuko duten emakumeek joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute. Zerbitzu hori antolatu dute Adunan, Asteasun eta Zizurkilen.
Andoaingo liburutegian "Kabitu ezina" literatur solasaldia egingo da Aintzane Usandizaga idazlearen eskutik. Ekitaldia Basteroko bilera gelan egingo da. Izena Udal Liburutegian bertan, 943300615 telefonora deituz edo liburutegia@andoain.eus helbide elektronikora idatziz eman daiteke.
Hauteskunde-erroldaren zerrendak jendaurrean ikusgai daude, otsailaren 24ra arte, Udal Bulegoetan eta Donostiako Jose Maria Soroa kaleko 23an dagoen Hauteskunde-Erroldaren Bulegoetan.