10:00-11:30 Mattin Gizarte Abentura. Familiarteko Gin-Kana eta jolasak herriko kaleetan. *Izen-ematea: otsailaren 15a baino lehen Patxine tabernan eta Mattin dendan.11:45-13:00 Kuku Art. Serigrafia zein bestelako teknika ezberdinak erabiliz kamiseta baten atonketa.*Izen-ematea: otsailaren 15a baino lehen Patxine tabernan eta Mattin dendan.14:00-16:30 Ama taberna. Pintxoak eta mokaduak.13:00-14:00 Bertso triki poteoa herriko trikitilariekin. Bertsolariak: Haritz Mujika eta Amaia Agirre.16:30-17:45 Herriko elektrotxaranga.18:00-21:00 Kontzertuak: Perre / Leire Letu / Habi.18:00-21:00 Zatzaizkit estanpak zuzenean. Egunerako prestaturiko diseinua zuzenean nola estanpatzen den ikusi eta bakoitzak berea estanpatzeko aukera izango du.20:00-22:30 Ama taberna. Pintxoak eta mokaduak.22:30-02:00 Zigor DZ. Egunean zehar Kikarakada proiektuaren inguruko informazioa eta bestelakoak eskuragarri izango dira. Postu solidarioa egongo da eskolako materiala eta arropa biltzeko, Kikarakada proiektuari laguntza emateko. Beertoki elkartearen Kazalis garagardoa dastatzeko aukera ere egongo da.
11:30 Harrera Udal agintariei eta elkarteko bazkide eta lagunei. Ondoreen, zizka-mizkak. Ekitaldian zehar, Andaluziaren kultura eta geografiari buruzko bideoaren emanaldia eskainiko da, eta lurralde horren ereserkia abestuko da. 17:00 Zumba Saito maratoia. 18:00 Dantza emanaldia. Zumba Lokura elkarteko sebillanen taldea eta Triana taldea. Larunbatean zehar, Triana elkarteak taberna irekita edukiko du, Nafarroa plazan daukan egoitzan bertan.
2 Xexto izeneko ekimena martxan da Zizurkilen. Herrian erosketak egiteagatik, zozketa batean parte hartzeko txartelak jaso dituzte zizurkildarrek. Bihar egingo dute zozketa, 12:30etan, Joxe Arregi plazan.
Sarrerak leihatilan: 5,50 euro. Online ere eros daitezke Bastero Kulturguneko webgunetik.
Otsailaren 29an Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean eskainiko dute 'Errimak bi oinetan' dantza emanaldia, 20:00etan.
Sinopsia: Feten Fetenek (Jorge y Diego) eta Jou-k “Fetén” munduaren inguruko bidaia atsegin eta dibertigarri batera gonbidatzen dute publikoa, sorpresaz beteriko kontzertu batekin. Bertan, instrumentu konbentzionalak eta ohiz kanpoko beste batzuk erabiliz, bibratu, hunkitu eta barre eginaraziko diete handiei eta txikiei. Oholtza gainean irudimena eta sormena batzen dira, musika dantzagarria inprobisazioarekin. Sarrerak 12 euroko kostua du; gazte ordua, berriz, 3 euro.
Sarrerak leihatilan: 5,50 euro. Online ere eros daitezke Bastero Kulturguneko webgunetik.
London, Polonia eta Mexiko aldean ibili da Maritxalar. Haren artelanak otsailaren amaiera bitarte ikusgai izango dira.
Oinarriak: Teknika librea da. Neurria: Din A-4 edo Din A-5. Ezinbestekoa da kartelean “Santa Krutz jaiak 20 (edo 2020)” esaldia azaltzea. Lanak aurkezteko: Ernaitza Liburudenda. Zumea kalea, Andoain. Lanak aurkezteko azken eguna: Martxoak 23. Lanarekin batera kartazal batean egilearen datuak txertatu behar dira. 150,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarien irabazleak kartelari dagozkion jabego eskubideak Santa Krutz Jai Batzordeari emango dizkio. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezinbestean onartuko dituzte baldintza hauek.
Udaberriko kultur ikastaroen eskaintzaren berri eman du Amasa-Villabonako Udalak. Otsailaren 26tik martxoaren 6ra zabalik egongo da izena emateko aukera.
Emakume Langilearen Nazioarteko eguna dela eta, martxoaren 7rako afaria antolatu da Oianume jatetxean. Azken eguna martxoaren 6 izango da.
Zumea kaleko Ernaitza liburudendako erakusleihoan jarritako PC batean ikusgai daude inauterietako larunbateko desfileko argazkiak. Datozen egunetan bertan ere ikusgai izango dira.
Urnietako Goiburu auzoan, Xoxoka ondoan, kokatua dagoen Adarrazpi baserrikoak artzainak eta gaztagileak dira, beraz, aukera ona izanen da haien eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko.