Zuzendaria: Maider Oleaga. Iraupena: 79'. Azpitituluak gaztelaniaz. Bi emakume Donostiako etxe zahar batean elkartuko dira. Bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena, eta 1982an hil zen. Zinemagilea konturatuko da presentzia ikusezin batez beteta duela bizilekua, hainbat oihartzun ia-ia sumaezinez. Francoren diktaduraz geroztikoak dira hotsetako batzuk; garai hartan, euskara-eskola klandestino bat sortu zuen Elvirak. Muga Deitzen da Pausoa, trailer from Maider Oleaga on Vimeo.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
17:30-19:30 Tailerra: Hobeto sentitzeko pausoak ematen. Izen-ematea: 667 608 202 edo zuenaemakumeentopalekua@hotmail.com helbidean.