Andoaingo Gazte Lokalak ekintza ezberdinak antolatu ditu online egiteko, tartean 'Subway Surfer' bideo-jokoa.
Apirilaren 14a Errepublika eguna ospatzen da, eta Andoainen 36ko Gerrako biktimak gogoan hartzeko eguna izaten da. Errepublikar batzuk deialdia egin dute; egun osoan zehar bandera jartzeaz gain, 12:30ean leiho eta balkoietan "O Bella Ciao" kantua jartzeko deia egin dute. Bestalde, Egungo egoera berezian, Banda Errepublikanoko musikariek gutuna idatzi dute.
Adunako eskolako Berritsu irratia martxan da azken asteotan.17:00etan hasten da saioa eta, gaurkoan, Marimotots pailazoarekin hitz egiteko aukera izango dute adunarrek. Idatzi edota grabatu zuen galderak eta mezuak Marimototsi eta, bidali whatsappa zenbaki honetara 688 724 286, ahal izanez gero arratsaldeko 16:00ak baino lehen.
Odol ematea apirilak 14ean 18:30-20:30tara Arrate pilotalekuan.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
2019ko ekitaldiko kanpaina abiarazi du Aldundiko Ogasun sailak. Autolikidazio proposamena ikusteko aukera zabalik dago, martxoaren 30az geroztik.
Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak, Harituzek, bertso-sariketa antolatu du Konfinamendua arintzeko asmoz. Tolosaldean bizi diren 16 urtetik gora bertsozaleek har dezakete parte, apirilaren 19ra arte. Gai librean, norberak nahi duen doinu eta neurrian osa daitezke bertsoak, eta Harituz elkargunearen sare sozialetan argitaratu, #harituzbertsotxapelketa traola erabilita. Mail bidez ere bidal daitezke lanak: harituz.bzt@gmail.com. Sariak: Harituzek argitaratuko duen koadernoaren azaleko bertsoak izatea, eta Harituzen materialaren sorta bat.
Arratsaldero 17:00etatik 18:00etara, martxan izango da Berritsu irratia. Elkarren berri izateko eta tarte ederra pasatzeko. Musika, telefono deiak, jolasak eta herritarren mezuak jasoko dituzte Berritsu irratian. Telefono deiak zenbaki honetara egin daitezke 943 69 29 49 eta whatsappez ere bidal daitezke ahots mezuak eta mezu idatziak: 688 724 286.
Koronabirusa suntsituko duen munstruo, robot edo artefaktua sortu lego piezak erabiliz. Familian parte hartu ahal izateko lehiaketa antolatu du Plazida Otaño liburutegiak. 630 159 263 telefono zenbakira bidali behar dira lanak, apirilaren 30a baino lehen. 30 euroko sari, Fotoprix produktuetan.
2019ko ekitaldiko kanpaina abiarazi du Aldundiko Ogasun sailak. Autolikidazio proposamena onartzeko aukera dago, apirilaren 6tik aurrera.
'Argitu zure zalantzak KZgunearekin' izenburupean gidatxoa argitaratu dute: "KZgunean konpromisoa dugu teknologia berrietan aurrera egiteko. Horregatik, gure zentroak itxi diren bitartean Koronabirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko".
Alerta egoerak iraun arte, Osasun sailekoen alde txalo egiteko deialdia.