Datorren maiatzaren 12an, asteartearekin, odol-emaileen deialdi berria egingo dute Arrate pilotalekuan. Ohi bezala, arratsaldeko 18:30ean hasi eta 20:30ak arte luzatuko da. Prebentzio neurri zorrotzak hartu behar dira, eta bertaratu nahi duenak aldez aurretik telefonoz deitu behar du (943 007 884). Deitzeko ordutegia, egunean bertan 08:30-13:30 artean.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Egutegi fiskala: apirilaren 1etik 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, maiatzaren 1etik 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.