Irrintzi elkarteak urteroko Azoka Bereziarekin aurrera egitea erabaki du; beharrezko babes neurri guztiak betez, noski. Datorren larunbatean izango da hitzordua, irailaren 12an, 09:30etik 14:00etara, Erreboteko plazan.
'Meloren bila' pista jolasa 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat egokituta dago. Haurrak hamarreko taldetan joango dira, begiralea barne. Helburua Melo eta bere lagunak bilatzea izango da.
Egutegi fiskala: maiatzaren 15 etik uztailaren 30era. Proposamena: abuztuaren 1etik irailaren 15era.
Irailaren 16tik 22ra ospatuko den Mugikortasun Astearen aitzakian, argazki lehiaketa antolatu dute Targazki Tolosaldeko Argazkilari Taldeak eta Tolosaldea Garatzenek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Parte hartzeko, irailaren 13a baino lehen bidali beharko dira argazkiak.
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Irailaren 25era arte zabalik egongo da izen-emate epea. Deialdia 10 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratuta dago bereziki, baina bertsolaritzarekiko interesa duten beste adinetako ikasleak ere gonbidatuta daudela jakinarazi dute antolatzaileek.
Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra gogoan, bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du Hernandorena Kultur Elkarteak, Harituz Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta dagoeneko zabalik dago bertsoak bidaltzeko aukera. Urriaren 11n amaituko da horretarako epea.
Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak, udaleko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean, oinarrizko produktuen bigarren bilketa herrikoia abiarazi du herrian. Egoera ekonomiko larria bizi duten horientzat lehenengo mailako produktuak biltzea da ekimen solidario honen helburua.
Egunak eta ordutegiak: Irailak 12, larunbata: 19:30; 22:15. Irailak 13, igandea: 17:00; 19:30. Irailak 14, astelehena: 21:00. Prezioa: 5,50 euro eta astelehenetan 4 euro.