"Ostalaritza aurrera" ekimenak aurrera darrai, eta Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo ostalariek bertso kontzentrazioa deitu dute ostegun honetarako. 20:30ean elkartuko dira Errebote plazan. Bertsoen bidez zabalduko dute aldarrikapena.
Sormen lehiaketa: “Guztiok izan beharko genuke feminista” liburuaren inguruan. Liburutegiarekin elkarlanean. Lanak aurkezteko epea: martxoaren 1etik 18ra.
Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea, martxoaren 12ra bitarte. Haurrei, gazteei zein helduei zuzenduriko hitzordua da.
Fraisoro eskolak 'Ohiko nekazaritza-ustiapena ekologiko bihurtzea' izeneko ikastaroa antolatu du, batez ere baratzezain profesionalentzat. Ikastaroa martxoaren 2an, 3an, 9an eta 10ean izango da, Clara Gutierrez irakaslearen eskutik. Informazio gehiago: fraisoroeskola.eus | fraisoro@fraisoroeskola.eus edo 943 69 21 66. Fraisoro eskola.Martxoak 2, 3, 9 eta 10. 15:30-19:30.