Bizikleta mekanika tailerra Maiatzak 7, 14, 21 eta 28. 18:30-20:30. Maiatzak 7: Bizikletaren mantenua eta transmisioa. Maiatzak 14: Balaztak. Maiatzak 21: Gurpilak Maiatzak 28: Direzio eta suspentsioa Izen-emateak: tailer bakoitzeko 5 euro eta lau tailerretan parte hartuz gero 15 euro.12 pertsonako taldeak gehienez. Tailerren arduraduna: Danena txirrindularitza taldea.
Skakeitan. Nola galdu denbora Laugarren diska. Dardartia, sakona eta oroigarria. Bere jarraibideekiko eboluzioa antzematen da -beste behin-, euskara eta gaztelania nahasten dituzte, etxearen marka den soinu erabatekoarekin eta inguratzailearekin. Skakeitan gure erosotasunaren kubotean sopapo bat ematen digute berriro, ipurdia eserlekutik mugitzera behartuz. AuditorioanIraupena: 90 ́Sarrera: 12 € (zenbakituak) Gazte ordua: 3 €
Iker Valle, Oaia Peruarena, Patxi Laskarai, Gonzalo Etxeberria Euskal kultura xumeki eta isilean sortzen ari diren lau artista plastiko elkartu dira proiektu honetan beraien lana, beraien sorkuntza, kaleratze- ko eta ezagutarazteko asmotan. Gaztetatik arteari eta sorkuntzari dioten maitasunak elkartzen ditu proposamen honetan. Erakusketa gelan Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:30-20:00. Asteartetan itxita. Larunbata : 10:30-13:30 / 18:00-20:30
Zirko tailerra, Iraitz Lizarragaren eskutik (salto gelan)Maiatzak 19-26. 17:00-19:00 Parte hartzeko aldez aurretik izen-eman beharra dago, maiatzaren 19a baino lehen:kultura@larraul.eus. 634 289 327.