Osteguna 11:30 ‘Melo ezagutuz’ Haurrentzako ekintza. Iraitz eta Izaro Lizarraga ‘Pli Pla’ liburuaren egileekin solasean eta jolasean, Joxe Arregi plazan. Izena eman beharko da Udal Bulegoetan, irailaren 8a baino lehen.
‘Meri, Mari eta Lari’, Eldabe Teatroa taldearen eskutik, Aurrera plazan. (Eguraldi txarrarekin Joxe Arregi plazan). Ondoren, Txokolatada.
Ekin masari, ekin autonomiari eta autogestioari, ekin argiari! Ez al dabil entxufea? Argi puntu gehigarri bat jarri nahi duzu gelaren batean? Gustatuko al litzaizuke zure argiztapena Led-era aldatzea? Nazkatuta al zaude etxean konponketa txikiak egiteko laguntza eskatu behar izateaz? Zure egunerokotasunaren kudeaketa zerorrek bideratzearen aldeko apusturik egiten al duzu? Autosufizientziarako, ohiko genero-rolak hausteko, jakin-mina pizteko eta elektrizitatearen inguruan ere autonomia gehiago lortzeko elektrizitate-lantegia da hau. Dinamizatzailea: Paz Carbajosa Dalmau
19:00 Umorezko bakarrizketak Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariaren eskutik, Joxe Arregi plazan.
20:30 Bokata afaria Izena eman beharko da, koadrilaka, irailaren 8a baino lehen. Joxe Arregi plazan.
Udal igerilekua Abonu bidezko kanpaina izango da, ez baita eguneko sarrerarik salduko. Izen-ematea: Asteasuarrak ekainaren 11 arte. Inguruko herrikideen kasuan, ekainaren 16tik aurrera. Ordutegia: 11:00-20:00.Ekainaren 19tik irailaren 11ra.