Urnietako Udalak herriko elkarte batzuen laguntzarekin prestaturiko UdazkeneanK programaren barruan hainbat ekintza izango dira aste honetan: euskaraz jolasteko programa, ipuin kontaketa, familia ikuskizuna eta rol, estrategia nahiz simulazio jardunaldiak, hain zuzen.
Urriaren 29an: 19:00. Kalabazak eta abiak hustu. Gau beltzaren apaingarriak egiteko tailerra. Urriaren 31an: 18:00. Aurpegi margoketa plazan 19:15. Ipuina eta sustoen bira. Ondoren, gaztain jana eta herriko trikitilariak. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian izango da.
Asteburu osoan zehar Heavy metal-az gozatzeko aukera izango da Amasa-Villabonan, Rainbow tabernak antolatuta. Jaialdi hau osatzerako garaian laguntzaileak izan ditu, hala nola, Beertoki elkartea, Sahrijai elkartea, Apatx taberna eta Ayestaranena. Bi eguneko egitaraua osatu dute eta hainbat kontzertu ikusteko aukera izango da; Brea, Hybridmoon band, Basati, Bloody Brotherhood eta Meliora.
Templeton anaiak heldu bihurtu eta bata bestearengandik urrundu dira, baina, abangoardiako ikuspegia duen haurtxo-buru berri batek berriro batu eta familia-negozio berri bat sortzeko zorian dago.
Evek munduko arrosarik ospetsuenak sortzen zituen, baina orain modaz pasata dago, saminduta eta porrot egiteko zorian. Verari, bere laguntzaile leialari, ideia zoro eta distiratsu bat bururatzen zaio, bere bizitzak betiko alda ditzakeena.