Osteguna, azaroak 11



10:00

Amasako jaiak 2021

Amasa-Villabona

10:00 San Martin eguneko meza

Amasako jaiak 2021

10:00 San Martin eguneko meza


11:00

Martin Ugalderen mendeurrena: Irakurtaldi publikoa

Martin Ugalde kultur parkea, Andoain

Azaroaren 11 data esanguratsua da, orduan beteko baita Martin Ugalderen mendeurrena. Larrartek prentsaurrekoan aurreratu zuenez, irakurketa publikoan parte hartuko dute jaiotzaren ehun urteak ospatzeko elkarlanean jardun duten erakunde ezberdinek, tartean, Andoaingo Udal ordezkariek eta Andoaingo herriak, bai eta euskalgintzaren ordezkaritza zabal batek ere. Hala, "Itzulera baten historia" (Elkar, 1990)izeneko liburua irakurriko dute, goizeko 11:00etatik aurrera etenik gabe. Pantaila bidez ikusteko aukera izango daIrakurraldi publikoa zuzenean jarraitzeko, bi aukera izango dituzte andoaindarrek. Pantaila bidez, herriko bi puntutan irakurketa eta irakurleak zuzenean entzuteko nahiz ikusteko aukera egongo da. Batetik, udaletxeko arkupean edo atarian, eta, bestetik, Bastero Kulturguneko plazatxoan. Bi gune horietan aulkiak ipiniko dituzte, zuzeneko emisioa patsadaz jarraitu ahal izateko.

Martin Ugalderen mendeurrena: Irakurtaldi publikoa Martin Ugalde kultur parkea

Azaroaren 11 data esanguratsua da, orduan beteko baita Martin Ugalderen mendeurrena. Larrartek prentsaurrekoan aurreratu zuenez, irakurketa publikoan parte hartuko dute jaiotzaren ehun urteak ospatzeko elkarlanean jardun duten erakunde ezberdinek, tartean, Andoaingo Udal ordezkariek eta Andoaingo herriak, bai eta euskalgintzaren ordezkaritza zabal batek ere. Hala, "Itzulera baten historia" (Elkar, 1990)izeneko liburua irakurriko dute, goizeko 11:00etatik aurrera etenik gabe.


Pantaila bidez ikusteko aukera izango da
Irakurraldi publikoa zuzenean jarraitzeko, bi aukera izango dituzte andoaindarrek. Pantaila bidez, herriko bi puntutan irakurketa eta irakurleak zuzenean entzuteko nahiz ikusteko aukera egongo da. Batetik, udaletxeko arkupean edo atarian, eta, bestetik, Bastero Kulturguneko plazatxoan. Bi gune horietan aulkiak ipiniko dituzte, zuzeneko emisioa patsadaz jarraitu ahal izateko.


18:00

Gorputz kontzientziatik mugimendu askera, lantegia

Urigain Etxea, Andoain

Mugimendu kontzientea esploratu, gozatu eta sakondu nahi duen orori zuzendutako lantegia izango da hau. Laborategi honetan mugimendu kontzientea landuko dugu, gure gorputzari arretaz entzunez eta gorputzaren baitako lengoaia somatikoarekin bat eginik, berez darion mugimendu lirain, aske eta bizigarriak sentituko ditugu. Gure gorputz gaitasuna errespetatuz, zintzoki biziko dugu. Horretxek erraztuko die bidea dantza askeago eta adierazpen organikoago bati, inprobisazioan oinarritutako lengoaia errespetatuz. Dinamizatzailea: Maider Oiartzabal Ziganda

Gorputz kontzientziatik mugimendu askera, lantegia Urigain Etxea

Mugimendu kontzientea esploratu, gozatu eta sakondu nahi duen orori zuzendutako lantegia izango da hau. Laborategi honetan mugimendu kontzientea landuko dugu, gure gorputzari arretaz entzunez eta gorputzaren baitako lengoaia somatikoarekin bat eginik, berez darion mugimendu lirain, aske eta bizigarriak sentituko ditugu. Gure gorputz gaitasuna errespetatuz, zintzoki biziko dugu. Horretxek erraztuko die bidea dantza askeago eta adierazpen organikoago bati, inprobisazioan oinarritutako lengoaia errespetatuz.

Dinamizatzailea: Maider Oiartzabal Ziganda


19:00

XXV. Martin Ugalde, lehiaketa

Andoain

Martin Ugalde ipuin sariketa antolatzen du urtero Andoaingo Udalak 10- 17 urteko gazteentzat. 2021eko sariketa berezia izango da, lehiaketak 25 urte betetzen baititu.

XXV. Martin Ugalde, lehiaketa

Martin Ugalde ipuin sariketa antolatzen du urtero Andoaingo Udalak 10- 17 urteko gazteentzat. 2021eko sariketa berezia izango da, lehiaketak 25 urte betetzen baititu.


19:00

Bidea Ipar, Aurkezpena

Bastero Kulturgunea, Andoain

Iker Karrera. Bidea ipar Iker Karrera korrikalariaren eta Unai Ugartemendia kazetariaren eskutik. Euskaldunak antolatuta.

Bidea Ipar, Aurkezpena Bastero Kulturgunea

Iker Karrera. Bidea ipar

Iker Karrera korrikalariaren eta Unai Ugartemendia kazetariaren eskutik. Euskaldunak antolatuta.


19:00

Martin Ugalderen mendeurrena: Sari banaketa

Bastero Kulturgunea, Andoain

Martin Ugalde idazlearen mendeurrenak bat egingo du haren izena daraman ipuin lehiaketaren XXV. edizioarekin. Hitzordu seinalatua, urte berezian. Andoaingo Udalak 1996az geroztik antolatzen duen ipuin sariketa 10-17 urteko gazteei bideratuta dago. Aurtengoan, gainera, Beterri-Aiztondo-Buruntza eremuko ikasleengan arreta berezia ipini dute, haiei guztiei zabalik baitago lehiaketa. Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 11n egingo dute, iluntzeko 19:00etan hasita, Basteroko auditorioan.Txitxu Ruiz zinegotziak aurreratu zuenez, “lehiaketa dagoeneko erreferente bilakatu da". Eta baieztapen hori indartzeko datu zehatza eskaini zuen. Aurtengoan, denera, 127 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Eta zinegotziaren ahotan, "guztiak oso maila altukoak”. A kategorian (10-11 urte) 34 lan aurkeztu dituzte, B kategorian (12-13 urte) 36, C kategorian (14-15 urte) 25, eta D kategorian (16-17 urte) 32 lan. Urteurreneko edizioan irabaztea berezia izango da parte-hartzaileentzat.

Martin Ugalderen mendeurrena: Sari banaketa Bastero Kulturgunea

Martin Ugalde idazlearen mendeurrenak bat egingo du haren izena daraman ipuin lehiaketaren XXV. edizioarekin. Hitzordu seinalatua, urte berezian. Andoaingo Udalak 1996az geroztik antolatzen duen ipuin sariketa 10-17 urteko gazteei bideratuta dago. Aurtengoan, gainera, Beterri-Aiztondo-Buruntza eremuko ikasleengan arreta berezia ipini dute, haiei guztiei zabalik baitago lehiaketa. Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 11n egingo dute, iluntzeko 19:00etan hasita, Basteroko auditorioan.
Txitxu Ruiz zinegotziak aurreratu zuenez, “lehiaketa dagoeneko erreferente bilakatu da". Eta baieztapen hori indartzeko datu zehatza eskaini zuen. Aurtengoan, denera, 127 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Eta zinegotziaren ahotan, "guztiak oso maila altukoak”. A kategorian (10-11 urte) 34 lan aurkeztu dituzte, B kategorian (12-13 urte) 36, C kategorian (14-15 urte) 25, eta D kategorian (16-17 urte) 32 lan. Urteurreneko edizioan irabaztea berezia izango da parte-hartzaileentzat.



18:30
10:30

Martin Ugalderen mendeurrena: Erakusketa

Bastero Kulturgunea, Andoain

Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau  ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.

Martin Ugalderen mendeurrena: Erakusketa Bastero Kulturgunea

Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau  ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.
Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana.

Ordutegia
Astelehen-ostirala: 18:30-20:00.
Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.
Igandea, asteartea: Itxita.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»