Astelehena, azaroak 15



17:30

Erotika lantegia

Urigain Etxea, Andoain

Boteretsu senti gaitezke gure gorputza eta desirarekin indarrean gaudenean. Edozein adinetan, edozein gorputzetan, energia hori berreskura dezakegu. Erotika lantegi honek ahalmentzeko bidea izan daiteke, sentitzen duguna azalerazteko eta desiratzen duguna bilatzeko. Sozialki emakumeoi kontrakoa gogopetu zaigu: gure nahiari eusten, desira kontrolatzen, ez erabat izaten… eta adin batetik aurrera asexualtzat jotzen gaituzte. Lantegian bestelako bidea egingo dugu. Desiraren aukerak zabalduko ditugu, abaniko bat zabaltzen den bezala: energia sexuala ezagutu, erotika globalean integratu, norberaren historia pertsonala kontuan hartuz eta zainduz. Eta jolastu, umeak bezala, gure ligatzeko eta fantasia moduekin jolastu eta barre egin. Askatzailea baita bizitza, eta ez bekatu! Dinamizatzaileak: Clara Wolfram

Erotika lantegia Urigain Etxea

Boteretsu senti gaitezke gure gorputza eta desirarekin indarrean gaudenean. Edozein adinetan, edozein gorputzetan, energia hori berreskura dezakegu. Erotika lantegi honek ahalmentzeko bidea izan daiteke, sentitzen duguna azalerazteko eta desiratzen duguna bilatzeko. Sozialki emakumeoi kontrakoa gogopetu zaigu: gure nahiari eusten, desira kontrolatzen, ez erabat izaten… eta adin batetik aurrera asexualtzat jotzen gaituzte.

Lantegian bestelako bidea egingo dugu. Desiraren aukerak zabalduko ditugu, abaniko bat zabaltzen den bezala: energia sexuala ezagutu, erotika globalean integratu, norberaren historia pertsonala kontuan hartuz eta zainduz. Eta jolastu, umeak bezala, gure ligatzeko eta fantasia moduekin jolastu eta barre egin. Askatzailea baita bizitza, eta ez bekatu!

Dinamizatzaileak: Clara Wolfram


17:30

Adunako Kultur ekitaldiak

Aduna

17:30 Eliza “Hari batetik zintzilik” ipuin kontaketa. Di Filippo Marionette Italiako txotxongilo konpainiaren eskutik.

Adunako Kultur ekitaldiak

17:30 Eliza

“Hari batetik zintzilik” ipuin kontaketa. Di Filippo Marionette Italiako txotxongilo konpainiaren eskutik.


19:00

Martin Ugalderen mendeurrena: Aurkezpena

Bastero Kulturgunea, Andoain

Anjel Lertxundik 1997an Martin Ugalderi buruz idatziriko glosak berrargitaratzeari ekin dio Andoaingo Udalak. Lertxundik berak heldu dio lan horri, eta 1997. urtetik aurrerako Martinen bizialdiarekin osatu du. Emaitza "Martin Ugalde mendeurrena. Herriminaren prosak" izeneko liburua da.Azaroaren 15ean, 19:00etan hasita, liburuaren aurkezpena egingo dute. Eta bertan izango da Anjel Lertxundi. Udaleko Euskara sailak ekitaldira bertaratzeko deia luzatu du: "Anjelen aurkezpenarekin gozatzeko".Euskaldunon Egunkarian Mikel Aldalurrek lehen edizio hartako deskribapena egin zuen: "Hiztegi moduan, A-tik Z-rainoko bidea eginez antolatu zituen Lertxundik glosa hauek eta, bidean, irakurleak zerbait gehiago ikasteko aukera du Ugalderi buruz. Lehen esalditik hasita –Denon askatasunak egiten gaitu libre– irakurlea harritzea, liluratzea eta Ugalderekiko miresmena areagotzea lortzen du Lertxundik".2021eko liburua 1997koaren edizio eguneratua da.

Martin Ugalderen mendeurrena: Aurkezpena Bastero Kulturgunea

Anjel Lertxundik 1997an Martin Ugalderi buruz idatziriko glosak berrargitaratzeari ekin dio Andoaingo Udalak. Lertxundik berak heldu dio lan horri, eta 1997. urtetik aurrerako Martinen bizialdiarekin osatu du. Emaitza "Martin Ugalde mendeurrena. Herriminaren prosak" izeneko liburua da.
Azaroaren 15ean, 19:00etan hasita, liburuaren aurkezpena egingo dute. Eta bertan izango da Anjel Lertxundi. Udaleko Euskara sailak ekitaldira bertaratzeko deia luzatu du: "Anjelen aurkezpenarekin gozatzeko".
Euskaldunon Egunkarian Mikel Aldalurrek lehen edizio hartako deskribapena egin zuen: "Hiztegi moduan, A-tik Z-rainoko bidea eginez antolatu zituen Lertxundik glosa hauek eta, bidean, irakurleak zerbait gehiago ikasteko aukera du Ugalderi buruz. Lehen esalditik hasita –Denon askatasunak egiten gaitu libre– irakurlea harritzea, liluratzea eta Ugalderekiko miresmena areagotzea lortzen du Lertxundik".
2021eko liburua 1997koaren edizio eguneratua da.



18:30
10:30

Martin Ugalderen mendeurrena: Erakusketa

Bastero Kulturgunea, Andoain

Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau  ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.

Martin Ugalderen mendeurrena: Erakusketa Bastero Kulturgunea

Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau  ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.
Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana.

Ordutegia
Astelehen-ostirala: 18:30-20:00.
Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.
Igandea, asteartea: Itxita.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»