Hilabeteak darama herrian lanean, Israeli boikota eginez eta Palestinaren alde elkartasuna erakutsiz. Datorren asteartean bilera-irekia deitu du Arraten, 19:30ean hasita.
Hizkuntza: Euskara
IKASTAROEN IZEN-EMATEA: IRAILAREN 15etik 24ra Ikastaroetako izen-ematea bi eratara egin daiteke: www. villabona.eus webgunean aurkituko duzuen formularioaren bidez. Herritarren Arreta Zerbitzuan, 09:00etatik 14:00etara Ikastaroen matrikula ezin da zatitu: ikastaroa behin hasita dagoela hasteagatik edo ikastaroa bukatu baino lehen uzteagatik ez da gutxiago ordainduko. Ikastaroetako taldeak osatuko dira ikasleen izena eman duten ordenaren arabera.
2025-2026 ikasturteko kultur ikastaroetan izena emateko epea irailaren 15ean zabalduko dute. Egur lanketa, pintura eta eskulanak izango dira aukeran.
Zaletasun ezberdinak asetzeko aukera ematen duten ikastaroak antolatzen dituzte urtero Zizurkilen. Urritik ekainera izaten dira martxan eta, izena emateko epea zabalik dago dagoeneko; on-line edo Udal Bulegoetara gerturatuta egin daiteke, irailaren 23ra arte.