"Andoaingo Euskera, Bihotzetik kalera" izenburupean, egoitza berria eskuratzeko kanpainan murgilduta dabil Larramendi Bazkuna. Ostegunean ekitaldia antolatu dute. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Kaimuturrean, Aiduru musika taldearen parte-hartzearekin.
Sarrerak: Aldez aurretik 5 euro, sahrijai.eus bidez 6 euro eta bertan, 8 euro. Urriak 3, ostirala.22:30, Aljibea.
Datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du Andoaingo Udalak, lehiaketa baten bitartez aukeratuko dituzten 12 argazkirekin. Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.
Urriaren 20ra arte izango da irekita musika-talde amateurrentzako soinu-ekipoak eta instrumentuak erosteko diruz laguntzeko deialdia. Eskaera, egun horren aurretik sartu beharko dute interesa dutenek. Informazio gehiagorako, egin klik HEMEN.
Urriaren 3an eta 4an, elkartasuna ardatz, egitarau zabala antolatu du Hernanin Aurrera Markelekin elkarteak, Carmonak pairatzen duen gaixotasun arraroari ikusgarritasuna emateko helburuz. Atzo egin zuten prentsaurrekoa Biteri alboko plazan.
Lanak igande gauean abiatuko dira, gaueko 22:00tan hasita, eta astebetez luzatuko direla aurrikusten da. Birgaitze lanak Gasteizko noranzkoan izango dira, eta ezkerreko eta erdiko erreian eragin izango dutela ohartarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.