Muskerraren Eguna egingo dute igande honetan, maiatzaren 24an, Asteasun. Egitarauaren baitan, Bernardo Atxagak Muskerraren Bideko bisita gidatua eta Poema komikoak eta ez hain komikoak hitzaldia eskainiko ditu. Harrera Gunea ere zabalik egongo da bisitarientzat; larunbatean urtebete beteko da inauguratu zutenetik.