Zurriburri antzerki taldeak antzezlana eskainiko du uztailaren 11n Saroben. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Uztaileko bigarren eta hirugarren asteburuetan ospakizunak izango dira, Santa Marina elkarteak antolatuta.
Larunbat arratsaldean Sega Gazte Ibilbideko 2. jardunaldia jokatuko da Bulanoko belazean, 18:00etan hasita eta igande eguerdian, Gipuzkoako Ohiko Sega txapelketa izango da jokoan, Bulanon bertan.
Asteburu osora luzatuko dira jaiak Karrika auzoan. Ohi bezala, kontzertuak, sagardo dastaketa eta play-back saioa.