Uztailak 5 igandea 10:00 Diana Olagain Udal Txistulari Elkartearen eskutik. 11:00 Meza Nagusia Berrozpeko kaperan. Hildako auzotar eta bazkideen alde. Alberto Agirre abesbatzak kantatuta. 12:00 Soka Dantza Urki Dantza Taldearekin eta nahi duten bizilagun guztiekin. Pintxoak eta ardo txikitoak izango dira auzoan. 12:30 Kalejira musikatua Txarangaren eskutik Goikoplazatik hasita Kaletxikiraino. 13:15 Vermu dantzaldia Txarangaren eskutik auzoko plazan. Tangoak, pasodobleak eta rantxerak. 14:15 XXXIV. Kaletxikitarren bazkari herrikoia.Postrearekin batera bingoa. 16:00 Mus txapelketa Buruntza tabernan. 15:30ean izen ematea. 17:15 Desapiyua. Sorabillako Jai Batzordea VS Kaletxikiko Jai Batzordea. 17:30 Kalejira Txarangaren eskutik auzoan. 19:00 Dantzaldia Alaiki musika taldearekin. Dantzaldian Kandid@ eta Txikitxuek zapi berde beltza gordeko dute eta jaiei amaiera emango zaie.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Gironako Lladó herriarekin senidetuta dago Zizurkil. Harreman hori sendotzeko, senidetze asteburua ospatuko dute uztailaren 3tik 5era, Lladón bertan. Bertara gerturatu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute Egarrin, Iriarten edota Udal Bulegoetan, ekainaren 12a baino lehen.
San Pedro egunean, astelehenarekin, bertso-saioa eta pintxo-potea. Datorren asteburuan, hitzordu ugari.
Kandid@ eta bere txikitxuak agertuko dira Goikoplazan eta, aurten, Lebiton konpartsako buruhandiak alboan izango dituzte. Segidan, burger-afaria eta bi talde ezagunen kontzertua.
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |