Igande honetan, 19:00etan hasita, antzerki eta dantza emanaldi berezia izango da Erreboteko plazan, izan ere, 'Makil hotsak' ikuskizuna eskainiko baitute Hika Teatroak eta Oinkari Dantza Taldeak.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Uztaileko bigarren eta hirugarren asteburuetan ospakizunak izango dira, Santa Marina elkarteak antolatuta.
Asteburu osora luzatuko dira jaiak Karrika auzoan. Ohi bezala, kontzertuak, sagardo dastaketa eta play-back saioa.