"Etxebizitza herri txikietan" izenburuko hitzaldi-solasaldia izango da gaur Urkipe etxolan, gaur asteazkenarekin, 19:00etatik aurrera, Larraul EAJk antolatuta. Maite Peñacoba Etorlurreko zuzendari nagusiak emango du hitzaldia.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.