Uztailak 24, ostirala 18:00 Txupinazoa eta Santioetako erroskila igotzea, Seaska Haur Eskolaren eta Besamotza Konpartsaren eskutik, Erreboteko plazan, Iraunkorrak txarangak alaituta. 18:15 Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Besamotza Konpartsa eta Kataluniako Colla Gegantera de Palafrugellen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta. 19:30 Kuadrillen arteko futbito txapelketako finala, Erreboteko plazan. 20:00 Eresargi Gazte eta Eresargi abesbatzen kontzertua, Gurea antzokian. 21:30 Herri afaria Txerminen. 23:00 Gazteen danborrada, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta. Zatorratik abiatuko da. 00:30 Dantzaldia, Gabezin taldearen eskutik, Erreboteko plazan. 01:00 Gazte garaiak oroitu, 40 urtetik gorakoentzako emanaldia, Txistulari plazan, Dj Jotasen eskutik.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.