Datorren asteartean, uztailak 14, haur eta gaztetxo saharar eta ukrainarrei harrera egingo diete Larraulen. Bertan elkartuko dira, euren harrera-familiekin. 11:00etatik 16:00etara izango dira Larraulen eta hainbat ekintza egingo dituzte, herrigunean zein pilotalekuan.
Ixabel Agirresarobe. 4 urtetik aurrera. Uztailak 14, asteartea. 18:00, Leizaur parkea.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.