Ekin masari, ekin autonomiari eta autogestioari, ekin argiari! Ez al dabil entxufea? Argi puntu gehigarri bat jarri nahi duzu gelaren batean? Gustatuko al litzaizuke zure argiztapena Led-era aldatzea? Nazkatuta al zaude etxean konponketa txikiak egiteko laguntza eskatu behar izateaz? Zure egunerokotasunaren kudeaketa zerorrek bideratzearen aldeko apusturik egiten al duzu? Autosufizientziarako, ohiko genero-rolak hausteko, jakin-mina pizteko eta elektrizitatearen inguruan ere autonomia gehiago lortzeko elektrizitate-lantegia da hau. Dinamizatzailea: Paz Carbajosa Dalmau
La llave: Juniziro Tanizaki Izena emateko: Udal liburutegian, 943300615 telefonora deituz, edo liburutegia@andoain.eus helbide elektronikora idatziz.
Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.