Amasa-Villabonako Korrka Batzordeko kideek deialdi irekia deitu dute, Korrikaren inguruko egitaraua antolatzeko. Korrikaren geldialdiaren ostean, indarrarekin daude eta herritarren parte-hartzea sustatu nahi da egitaraua oparoa antolatzeko. Deialdi irekia; otsailaren 03an izango da, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, udaletxeko balio anitzeko gelan.
Ohiturari eutsita, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatu du Urnietako Udaleko Euskara Sailak. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta martxoaren 18 izango da horretarako azken eguna.
130 etxebizitza ari da eraikitzen Ermotegiko eremuan Britac Proyectos S.L. sustatzailea. Horietatik 25 babes ofizialekoak izango dira eta beste 25, berriz, tasatuak. Hala, Etxebideren webgunean argitaratu da etxebizitza tasatuetan izena emateko epea. Etxebizitza horietakoren bat erosi nahi eta esleipen-prozesuan parte hartzeko interesa duten herritarrek otsailaren 14ra arteko epea dute Etxebideri idatzi baten bidez jakinarazteko.