“Toxikorik gabeko bizitza” hitzaldia antolatu du herriko AEK-k, Zilegi Eskola egitasmoaren barruan. Azaroaren 17an izango da hitzordua, Saroben, doan.
16:30 “Ipuinak puzten”. Ipuin-kontaketa. Eliza.18:00 "Kirolari handia izatea nuen amets eta...". Solasaldia. Kultur Aretoa.
Jakoba Errekondo paisajista eta nekazaritza-adituak hitzaldia emango du Basteron, datorren hilaren 17an, ostegunarekin, 18:00etatik aurrera. Baratzea, lorategia, fruta-arbolak edo basoa bezalako hainbat gai hizpide hartuko ditu. Herritarrek galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izango dute. Hitzaldia udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak antolatu du, eta ingurumen-sentiberatasuna areagotzeko jarduera berri bat da.
Astebete barru izango da Pintxopottotte. Hamairu tabernek hartuko dute parte elektrotxarangaz girotutako pintxopote berezian, Euskaraldiaren bezperan.
Azaroak 15 eta 17an: Goizez. 10:00-14:00. Udaletxeko euskara zerbitzuan. Arratsaldez. 17:30-19:30. Berdura plazan. Azaroak 16an: Goizez. 10:00-14:00. Udaletxeko euskara zerbitzuan. Arratsaldez. 17:30-19:30. Aljibean.
Gaztetxearen urteurrenaren harira, kontzertuak, ekitaldi kulturalak eta jokoak antolatu dira. Azaroak 30era arte luzatuko da ospakizuna.