Otsailaren 4an Puska Biltzea ospatuko da, eta Sorabilla auzoan murgilduko dira. Goizeko 08:00tan elkartuko dira Irunberri Kultur Elkartean, mozorrotzeko eta prestaketa lanak egiteko. Informazio gehiagorako edota izena emateko bidali mezua andoaingoaxeridantza@gmail.com posta elektronikora.
Goizean hasiko dira Santa Ageda bezpera ospatzen otsailaren 4an. 09:00tan elkartuko dira Asteasuko plazan, Asteasuko trikitixa taldearekin eta hiru bertsolariren parte-hartzearekin.
Orduz aldatu da Santa Ageda bezperako hitzordu musikatua: usadioak aginduta, otsailaren 4an, kalez kalez, atariz atari ariko da Kantazaun taldea abesten. Eguerdiko 12:00tan abiatuko dira San Juan plazatik, eta bertaratzen direnei baserritarrez jantzita joateko eskatu die antolatzaile taldeak.
Neguko festen lehen hitzordua bertan da: Puska Biltzea. Hurrengo bi asteburuetan datorrena Kaldereroak eta Inauteriak izango dira. Axeriak Sorabillan barrena ibiliko dira, 2018an egin bezala.
Otsailaren 4an Urnietako pentsiodunek eta zaharrek batzarra egingo dute, egoitzaren lokalean. 17:00etan 1. deialdian, eta 17:30ean bigarrenean. 2022ko diru-sarrera eta gastuen balantzea, aurkezpena eta onarpena aztergai izango dira. Baita 2023rako jarduera programa eta aurrekontua ere. Bazkideek galderak egiteko aukera izango dute.
Azken bi urteetan ezin izan du Larramendi Bazkunak Santa Ageda bezperako erronda kalez kale antolatu ohi zuen bezala, Covid 19aren izurritea zela-eta. Iaz, dena den, kalera atera ahal izan genuen eta, neurri jakin batzuk hartuz, urteroko ohiturarekin bete.
Usadioak aginduta, otsailaren 4an, Santa Ageda egunaren bezpera ospatuko da herrian. Hala, kalez kalez, atariz atari ariko da Kantazaun taldea abesten. Arratsaldeko 18:00tan abiatuko dira San Juan plazatik, eta bertaratzen direnei baserritarrez jantzita joateko eskatu die antolatzaile taldeak. Bestalde, entsegu bat egingo da aurretik, urtarrilaren 30ean, 19:00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian, hain zuzen.
Blues-zaleek hitzordua dute larunbat honetan Zizurkilen. Blues gaua XX. ediziora iritsi da, eta ohiko formatura itzuliko da; herriko tabernatan egingo dituzte kontzertuak, 19:00etan hasita.
Otsailak 3, ostirala. 18:00. Otsailak 5, igandea. 17:00.
Otsailak 4, larunbata. 17:00. Otsailak 5, igandea. 17:00.
Artista andoaindarra. Prestakuntzari dagokionez autodidakta, denbora librea arte sorkuntzara bideratzen zuen. Berak egindako euskarrien inguruan margotu zuen; objektuetan esku hartu, eta altzariak diseinatu zituen. Bere ekoizpena nortasun propioagatik nabarmentzen da, espresionista, materiko eta sinboliko bezala defini daiteke.
Otsailak 4, lar. 19:30, 22:00. Otsailak 5, igandea. 19:30. Otsailak 6, astl. 19:30.
Otsailak 4, lar. 19:30, 22:00. Otsailak 5, igandea. 19:30. Otsailak 6, astl. 19:30, 22:00.