Andoaingo odol emaileen hitzordua. Anbulatorioan, 16:30-20:10. Egunean bertan, goizez, hitzordua hartzeko: 943 007 884 telefonora deituta.
Otsailak 13, astelehena Torturaren aurkako eguna Karpeta Urdinak dokumentalaren estreinaldia eta solasaldia zuzendariarekin. 18:30, Atxulondo kultur etxean.
Andoaingo parrokiek lan saio batzuk programatu dituzte ElizbarrutikoCaritasen gidaritzapean. Dagoeneko bi saio izan dituzte. Hirugarrena, otsailaren 13an izango da, 19:00tan San Martin parrokiako aretoan, Eguneko zentroaren ondoan.“Etorkinak, beste kulturetatik datozenen errealitatea” izenburupean, herritarrak gonbidatu nahi ditu Andoaingo Sinodo dinamizatzaile taldeak
Herritar talde bat Siria eta Turkiako lurrikarak eragindako kaltetuentzat premiazkoak diren elikagaiak biltzeko elkartu dira. Ukrainako biktimen alde iaz bildu zen boluntario taldea da, eta oraingoan, bilketa kanpaina otsailaren 11, 14 eta 15ean egingo dute. Andoaingo honako supermerkatuetan egingo dute: BM, Super Amara, Carrefour, Coviran, Karrika, Eroski Zumea eta Eroski Ondarreta.
Ikastaro sorta: Aiora Urbietarekin. Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara Herriguneko jangela izandako lokalean. Izen emateak, urtarrilaren 31a baino lehen. Prezioa: tailer solteak 30 euro, lau tailerrak 100 euro. 2023-02-11: Xarabeak. 2023-02-25: Gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak. 2023-03-11: Erabilitako olioarekin xaboiak. 2023-03-25: Arropa garbikariak eta leungarriak.
Artista andoaindarra. Prestakuntzari dagokionez autodidakta, denbora librea arte sorkuntzara bideratzen zuen. Berak egindako euskarrien inguruan margotu zuen; objektuetan esku hartu, eta altzariak diseinatu zituen. Bere ekoizpena nortasun propioagatik nabarmentzen da, espresionista, materiko eta sinboliko bezala defini daiteke.
Otsailak 11, lar. 19:30, 22:00. Otsailak 13, astelehena. 19:30.
Otsailak 11, lar. 19:30, 22:00. Otsailak 12, igandea. 19:30. Otsailak 13, astl. 19:30, 22:00.