Soka: urteko helburuak aurkeztu eta gurasoen proposamenak jaso. Gazteen soka: gaztetxoek egindako eskaera herriko gurasoei 0 eta 3 bitarteko haurren txokoa
Zaintza eta garbiketa sektorea abiapuntu, erakusketa bat egingo du eskualdeko Itaia Emakume Antolakunde sozialistak. Hilaren 22tik 24ra bitarte egongo da ikusgai herriko Lekaio kultur etxean eta "hausnarketarako abagune" izatea nahi du talde eragileak.
Ikastaro sorta: Aiora Urbietarekin. Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara Herriguneko jangela izandako lokalean. Izen emateak, urtarrilaren 31a baino lehen. Prezioa: tailer solteak 30 euro, lau tailerrak 100 euro. 2023-02-11: Xarabeak. 2023-02-25: Gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak. 2023-03-11: Erabilitako olioarekin xaboiak. 2023-03-25: Arropa garbikariak eta leungarriak.
Artista andoaindarra. Prestakuntzari dagokionez autodidakta, denbora librea arte sorkuntzara bideratzen zuen. Berak egindako euskarrien inguruan margotu zuen; objektuetan esku hartu, eta altzariak diseinatu zituen. Bere ekoizpena nortasun propioagatik nabarmentzen da, espresionista, materiko eta sinboliko bezala defini daiteke.