Mural lehiaketan parte hartzen dutenek, Gaztelekuan bertan egin eta aurkeztuko dituzte lanak 17:00-20:00 bitartean. Ondoren, martxoaren 13ra arte egongo dira aurkezturiko muralak ikusgai Gaztelekuan. Martxoaren 14an, bozketaren kontaketa egin eta mural irabazlea hautatuko da. Irabazleak Gazteleku barruko pareta batean bere murala pintatzeko aukera izango du.
Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren harira, mural-lehiaketa antolatu du Gaztelekuak, herriko nerabeen artean, emakume erreferenteen gaineko hausnarketa sustatu eta horiek ezagutzera emateko asmoz.
Udalak antolatuta. Amaieran Lourdes Iriondo Musika eskolako Enara Donaverak eta Jone Izagirrek saiotxoa eskainiko dute.
Martxoaren 8an, asteazkenarekin, elkarretaratzea egingo du Urnietako Udalak, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. Arratsaldeko 18:00ean izango da hitzordua, San Juan plazan. Itxiera musikatua izango da Lourdes Iriondo Musika eskolako Enara Donavera eta JoneIzagirreren eskutik.
Goiko plazan hasita manifestazioa. Antolatzailea: Andoaingo asanblada feminista.
Aiztondoko Mugimendu Feministatik deitutako manifestazioa, Villabonako plazatik Zizurkilera.
Ikastaro sorta: Aiora Urbietarekin. Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara Herriguneko jangela izandako lokalean. Izen emateak, urtarrilaren 31a baino lehen. Prezioa: tailer solteak 30 euro, lau tailerrak 100 euro. 2023-02-11: Xarabeak. 2023-02-25: Gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak. 2023-03-11: Erabilitako olioarekin xaboiak. 2023-03-25: Arropa garbikariak eta leungarriak.
Joko amaigabea. Alicia Martin Lopez Erakusketa margolan batzuek osatzen dute. Bertan, materiaren portaerak behatuz, mundu naturalaren berezko dinamikak eta etengabeko desagertze- eta birsortze-zikloak gogora ekartzeko egiturak Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatua dago, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Martxoaren 3tik apirilaren 1era bitartean