Castelloko probintzian kokatzen den Espadan mendilerroan burutuko da Euskaldunak Aste Santurako antolatu duen irteera. Mendilerro horretako zenbait mendi igotzeaz gain, 1936ko Gerrak lur horietan utzitako arrasto batzuk ikusteko eta Albuferako parkeko bioaniztasunaz eta paraje naturalez gozatzeko aukera edukiko dute parte-hartzaileek. Martxoaren 28tik apirilaren 1a arte luzatuko da irteera.
EmPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkartearen erakusketa da, non arte plastikoen eta ikus-entzu- nezkoen diziplina ugari erabiltzen dituzten. Legez kanpoko merkataritzari eta pertsonen prostituzioari buruzko salaketa- eta hausnarketa-lana da, salerosketaren ondorioetan ez ezik, salerosketaren kausetan eta erauzteko moduan ere zentratzen dena.
Pazko astelehenarekin hasiko da Euskal Herriko Itzulia, Irunen, apirileko lehen egunean; lehen itzulia korritu zenetik 100 urte beteko dira aurten, eta malda gaiztoek erabakiko dute, beste behin, garailea. Aiurri.eus gunean etapa bakoitzaren kronika argitara emango dugu, eta baita TOKIKOMeko beste hedabideetan ere, lasterketa amaitu eta gutxira.
Martxoak 30, lar. 19:30. Martxoak 31, igandea. 19:30. Apirilak 1, astelehena. 19:30. Apirilak 2, asteartea. 19:30
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |