Urki Dantza Taldeak antolatuta, gonbidatu ugari hurbilduko dira egitaraua borobiltzera.
Iduzkilore antzeztaldearen eskutik, "Ihesi" antzezlanaz gozatu ahal izango dute antzerki zaleek Goiburu auzoko San Esteban elizan, igandearekin, 12:00etatik aurrera. Sarrerak 5 eurotan daude salgai, eta Urrats inprimategian edo egunean bertan eskura daitezke. Ainhoa Elizondo andoaindarra da aktoreetako bat antzezlanean; Aiurriri elkarrizketa eskaini dio, eta aste honetako astekarian irakurri ahal izango dira bere adierazpenak.
Hizkuntza: Euskara
Maiatzaren 20tik ekainaren 10era zabalik egongo da proposamenak aurkezteko aukera. Herritarrei zuzendutako deialdia da honakoa eta derrigorrezkoa izango da lanak erabat originalak izatea.