Oinkari dantza taldeak 50 urte betetzen ditu aurten eta, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte ospatzeko. Maiatzaren 10ean, Lorezainen konpartsa ospatuko da eta otsailean bertan hasiko dira entseguak. Otsailaren 8an hasita, larunbatero elkartuko dira Txermingo ikastolako ganbaran
Euskal Autonomia Erkidegoko judozaleak hartuko ditu, larunbat honetan, Urnietako Udal Kiroldegiak: Euskadiko Junior Txapelketa jokatuko da, hilaren 8an, arratsaldeko 16:00tan. Bertan pàrte hartuko dute Adarra judo elkarteko zenbait kidek.
Blues musikaren zaletuek hitzordu garrantzitsua dute Zizurkilen, datorren otsailaren 8an. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera ekimenari, Noa and the hell drinkers taldeak Atxulondo tabernan eskainiko duen kontzertuarekin. Gaueko 23:00tan hasita, The Blues Company taldea arituko da Egarri tabernan.
Otsailak 8, larunbata. 19:30, 22:00. Otsailak 9, igandea. 19:30. Otsailak 10, astelehena. 19:30.
Otsailak 8, larunbata. 19:30. Otsailak 9, igandea. 19:30 Otsailak 10, astelehena. 17:00, 19:30.