Arrazakeriaren aurkako egunaren harira, martxoaren 21erako tertulia antolatu du Lurgatz Talde Feministak. Arrazakeriaren aurrean zer? izenburupean arituko dira solasean, Villabonako Txoko Morean.
Josebe Iturrioz hizlari ariko da, ostiral honetan, "Feminismorik ez trans-ik gabe" izenburuko hitzaldian. Irunberri elkartean izango da, arratsaldeko 18:30ean hasita.
Euskaraz Bizi Bixi: Dantza latinoen ikastaroa.
Adimen artifizialaren inguruko hitzaldia. Hizlaria: Olatz Arbelaitz.
Txotx-denboraldian bete-betean sartuta, bertso-afaria antolatu dute Urnietako Gaztetxeak eta Aiurrik, martxoaren 21ean, Altuna sagardotegian. Etxe gertukoak izango dira bi protagonista bereziak: Eli Pagolak eta Unai Gaztelumendik girotuko dute iluntzea. Gaurtik aurrera eta martxoaren 18ra bitarte, eskuragarri daude txartelak Kantoi zein Matxo tabernetan eta Aiurriko erredakzioan.
Zabalik dago Aiztondoko Udaleku irekietarako bgirale izateko izen-ematea. Martxoaren 21a arte egingo da horretarako aukera. lanpoltsa@hezten.eus helbidera bidali behar da curriculuma, 'Aiztondo udalekuak' izenpean.
Martxoak 7: Menopausia eta perimenopausia: aldaketak eta beharrak.Martxoak 14: Asteroko menuaren antolakuntza eta planifikazioa.Martxoak 22: Sukaldean behin, Elikagai osasungarriak prestatzeko modu berritzaileak ezagutuko ditugu, errezeta sinple eta nutritiboak landuz. OHARRA: saio honetarako derrigorrezkoa izango da izena ematea (10€).
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.