2025eko “Erremontari” lehiaketa hastear da. Zehazki, datorren astelehenean. Andoaindarrek dohainik ikusteko aukera izango dute Udalaren eta Oriamendi enpresaren arteko lankidetzari esker.
Udaleku eta ludoteka zerbitzuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago Larraulen. Apirilaren 28ean zabalduko da Adunan. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dituzte udalekuak eta ludoteka. Izena emateko, maiatzaren 9ra arteko epea izango da.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Datorren astean Leizaran jatetxearen ondoko etxabean entseguak egingo dituzte hiru danborradetako bik: Santa Krutz Peñakoak eta Herri Danborradakoak.
Apirilak 27, igandea. 19:30. Apirilak 28, astelehena. 17:00, 19:30.
Apirilak 26, larunbata. 19:30, 22:00. Apirilak 27, igandea. 19:30. Apirilak 28, astelehena. 19:30.