Gazte eguna 11:00 Haurrentzako Herri Kirolak VS. Crosstraining: Beñat Garcia eta Aritz Segurolak eskainiak. 14:30 Gazte bazkaria 17:00 Haurrentzako Potx Magoa Aurrera plazan Ondoren, Txokolatada Aurrera plazan 17:30 Ondoezik elektrotxaranga herrian zehar 19:00 Buruhandiak Joxe Arregi Plazan 22:45 Suzko zezena 23:00 Kontzertuak LABAR MERINA GRIS Ondoren, DJ La Fulana
Mobilizaziorako deia zabaldu du Euskal Herri osora Gernika-Palestina herri ekimenak, "Palestina jasaten ari den egoeraren larritasunaren aurrean". Hala, deialdiarekin bat eginda, ostiral honetan, kazerolada izango da Andoainen, arratsaldeko 19:00etan, Goikoplazan.
Ostiral honetan, Adunan, Amasa-Villabonan, Asteasun eta Zizurkilen elkarretaratze bana deitu dute, Gernika-Palestina herri ekimenak sustatuta. Guztiak arratsaldeko 19:00tan izango dira: Adunaren kasuan, herriko plazan; Amasa-Villabonan, Berdura plazan; Asteasun udaletxe aurrean eta Zizurkilen Zalduako errotondan.
Renfek aditzera eman duenez, abuztuaren 4an hasi eta irailaren 7ra bitarte, aldirietako trenen erabiltzaileek Hernanin hasi eta busean egin beharko dute joan-etorria. Xehetasunak, jarraian.