Auzo elkarteak gonbitea luzatu du: "Ostiral honetan, Xoxokako eskolan barre eta kolore festa! Pontx pailazoa gure Xoxokako eskolara dator. Umorea, magia eta sorpresak etxeko txikientzat (eta ez hain txikientzat ere bai)".
Bost zerbeza berezi dastatzeko aukera izango da Txantxane tabernan, Iker Etxebeste adituaren eskutik. Ez da dena edana izango eta jatekoa ere eskainiko dute. 25 euroko prezioa du parte-hartzeak eta izena eman behar da hurrengo orduetan.
Gaur iluntzerako programatuta zegoen ikuskizuna atzeratu behar izan dute eguraldi iragarpenagatik. Komorebi Produkzioak Kultur Elkartearen Argilunak izeneko kaleko dantza ikuskizuna, irailaren 12an eskainiko dute Erreboteko plazan.
Sarrerak: Aldez aurretik 5 euro, sahrijai.eus bidez 6 euro eta bertan, 8 euro. Irailak 12, ostirala.23:00, Aljibea.
Zaletasun ezberdinak asetzeko aukera ematen duten ikastaroak antolatzen dituzte urtero Zizurkilen. Urritik ekainera izaten dira martxan eta, izena emateko epea zabalik dago dagoeneko; on-line edo Udal Bulegoetara gerturatuta egin daiteke, irailaren 23ra arte.
Etxeberri plazan, asteburu osoko egitaraua dute aurretik.