Azaroak 20, osteguna 18:00 Txokolatada lkastolako arkupean, Oinkari Dantza Eskolako kideei zuzendua. 19:30 Dantza-poteo herrikoia, lkastolako arkupetik abiatuta.
DOKUMENTAL PROIEKZIOACondenadas en Gaza42min (gaztelaniaz) Minbiziaren diagnostikoak munduko edozein lekutan astindu eta larritasuna eragiten du, baina Gazako Zerrendan, kasu askotan, heriotza-zigorrarekin parekatu daiteke. Filmak tratamendua jaso ezinik dauden hainbat emakume palestinarrengana hurbiltzen gaitu. –––––––––––––––––––––––––––––– Andoaingo Mugimendu Feminista
Memoriaren inguruan hausnartzen duen ipuina da Hamar marra. Iraitz Lizarraga eta Izaro Lizarraga zizurkildarrek ondu dute eta, gaur bertan egingo dute aurkezpena Asteasuko udaletxean. 19:00etan hasiko da saioa, bi egileak bertan direla.
Urnietarekin lotura berezia du Andre Olasaguirre pintore lapurtarrak, bertan jaio baitzen bere aita. Hala, bere familiaren iraganean arakatzen duen lana da "Aitaren sustraiak" erakusketa: azaroaren 20tik 22ra egongo da ikusgai pintore getariarraren lana, Lekaio kultur etxean,eguerdiko 15:00etik 19:00etara bitartean.
1936ko extremadurarren tragedia kontatzen duen erakusketa. 09:00etatik 20:00era, abenduaren 6ra bitarte. Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako egoitza.
Azaroaren 15ean abiatuko da Adunako kulturaldia eta, abenduaren 3an, Euskararen egunarekin batera emango diote amaiera. Bitartean, hainbat ekitaldi egingo dute herrian, gai ezberdinak jorratzeko
Mattin Iñiguez korrikalari eta parapente-zalearen eta Santi Sierra eta Oskar Ruiz de Luzuriaga eskalatzaileen proiekzio-hitzaldiek, bazkideen urteko batzarrak eta mendi irteera gehi bazkariak osatuko dute 60. Mendi Astea, datorren astelehenean hasita.
Zinema-emanaldia antolatu du, hirugarrenez, Zanpatuz elkarteak, orain bi urte Patagoniako Fitz Roy (3.405m) mendian zendutako Amaia Agirre mendizale urnietarraren omenez: mendizaletasuna oinarri, bi hitzordu izango dira Sarobe arte eszenikoen gunean, azaroaren 19an eta 20an, biak ala biak arratsaldeko 19:30ean. Sarrera librea izango da, bete arte.