XoOoo! Josiane Aguerre eta Ainhoa Elizondorekin. 6 urte arteko haurrentzat Abenduak 10, asteazkena. 17:30, Plazida Otaño.
Josiane Aguerrek eta Ainhoa Elizondok ipuin-kontaketa musikatua eskainiko dute gaur arratsaldean, Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian. Sei urte arteko haurrei zuzenduta dago XoOoo! izenburua daraman saioa eta 17:30etan emango diote hasiera.
Abenduak 10, asteazkena.18:30-20:00, Udaletxea.Etxebizitza, zerbitzu ublikoak, kaleak, plazak eta parkeak.
Urnietako Bizikidetzarako Herritarren Taldeari aitortza egiteko ekitaldia antolatu du Urnietako Udalak, Baketik-ekin batera: abenduaren 10ean izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Jardun Koordinadoraren gonbidapenez, "El Pradalismo: el ocaso de los JoBuBi" liburuaren aurkezpena egingo du Ahoztar Zelaietak Urnietan, abenduaren 10ean, Lekaio kultur etxean. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua eta, egilea lagun, liburuaren nondik norakoez hausnartzeko parada egongo da bertan.
Abenduak 04, osteguna - 18:30 Berlinen, Frankfurten, New Yorken, Chicagon eta Espainiako nazioarteko azoketan ibili eta gero, artistak hainbat olio-margo erakutsiko du, lehen aldiz jaio zen probintzian. Zaila izango da haren pinturek sortzen duten erakargarritasunari ihes egitea. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30 Larunbatetan: 10:30-13:30 / 18:00-20:30