Zizurkilgo Udalak, Peroteko langileen manifestazioa babestuko du bihar

2013 ots 01 Zizurkil

Huyck Wangner (Perot) enpresaren itxiera salatuz argitaratutako bandoan azaldu bezala, Zizurkilgo Udal gobernuak bat egin du langileen mobilizazioekin. Bide honetan, bihar 12:00etan Tolosan egingo de…
Urnietako Udalak aurtengo aurrekontuak onartu ditu

2013 urt 31 Urnieta

Aldeko bost botorekin, aurkako hirurekin eta bost abstentziorekin aurrera atera da Udal gobernuak egindako proposamena
Mikel Iturria txirrindulari urnietarra profesionaletara

2013 urt 30 Urnieta

Euskadi fundazioko talde kontinentalean ariko da 2013an, eta igande honetan bertan egingo du debuta Mallorcako challenge-ean. Gaur aurkeztu dute taldea Derion.
Urtzi Azpiroz absolbitu egin dute

2013 urt 30 Eskualdea

Gaur goizean jakinarazi denez, Urtzi Azpiroz andoaindarra absolbitu egin dute. Azpiroz joan den urrian geratu zen aske, 2011ko urtarrilean atxilotua izan ondoren. Urrian egin zioten epaiketa, eta gau…
Urnietako Korrika Batzordearen aurkezpena

2013 urt 29 Urnieta

Aurreko astean egin zuten Urnietako Korrika Batzordearen aurkezpena.Bideoa
Axerien puska biltzea Andoainen

2013 urt 29 Eskualdea

Axerien puska biltzea Andoainen aurreko larunbatean egin zuten, aspaldiko ohitura berreskuratuz.Bideoa | Argazkiak
Huyck Wangner enpresako langileak, greba mugagabean

2013 urt 28 Zizurkil

Larunbatean, eguerdiko 12:00etan, manifestazioa egingo dute Tolosako Triangulo plazatik abiatuta, Huyck Wangner enpresako langileen egoera salatzeko. Lehengo astean jakin zuten 81 langiletatik 75 kal…
Jon Irazuk erraz irabazi zuen Zalduaren aurkako aizkora apustua

2013 urt 28 Zizurkil

Atzo jokatu zuten apustua Tolosako zezen plazan. Hamar kanaerdiko eta lau onbiko ebaki behar zituzten bi aizkolariek eta Jon Irazuk alde handia atera zion Zalduari. Lan erdietan bi min…
Kultur astea Jesusen Bihotza ikastolan

2013 urt 28 Amasa-Villabona

Gaurtik hasi eta otsailaren 3ra bitartean, igandea, Jesusen Bihotza ikastolako kideek kultur astea ospatuko dute. Aste guztian zehar, hitzaldiez, sukaldaritza ikastaroaz, pailazoen ikuskizunaz, kirol…
2013ko aurrekontuen aurkezpena, gaur

2013 urt 28 Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako Udalak 2013ko aurrekontu proiektuaren aurkezpena egingo du gaur, hilak 28, arratsaldeko 19:00etan Subijana Etxean. Ekitaldia elebitan izango da; modu dinamiko eta laburrean aurrekon…
Turismo eskaintza berria eskualdean

2013 urt 28 Aduna

Aburuza sagardotegiak turismo eskaintza berria aurkeztu zuen urtarrilaren 9an. Sagardogintza barru-barrutik ezagutzeko bisitaldi gidatuak eskainiko dituzte aurrerantzean.
Amaiera bikaina eman dio Jokin Alberdik ziklokros denboraldiari

2013 urt 28 Zizurkil

Jokin Alberdi zizurkildar gazteak bikain amaitu du ziklokros denboraldia. Pasa zen asteburuan garaipena lortu zuen Berrizen eta asteburu honetan berriz, bi lehia izan ditu. Larunbatean, bigarren post…