Inauterietako 5 pertsonaia aukeran: Intxixu beltza, intxixu zuria, sorgina, tartalo edo joalduna. Lau urtetik gorakoei zuzendutako tailerra da, eta haur bakoitzak heldu batekin joan beharko du. 11:00etan hasiko da tailerra, doakoa, eta haur bakoitzak etxera eramango du egiten duen buruarina.
Sarrerak online erosteko aukera Bastero Kulturguneko webgunean.
Gaztetxoenentzako ipuin kontaketa.
Sarrerak online erosteko aukera Bastero Kulturguneko webgunean.
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Danimarka eta Islandian bizi diren bi gazte. Aitorrek, zenbait bertsolarirekin elkarlanean, irudien interpretazio irekien inguruan hausnartzen du Argazkia kartzela proiektuan. Bestalde, Mak I Miss The Days Chasing Lights erakusketarekin dator, Islandiako paisaia eta itsasargiek iradokitutako gogoeta emozional bat eginez poesia zein argazkiak erabiliz.