Andoaingo Gazte Lokalak ekintza ezberdinak antolatu ditu online egiteko, tartean zumba bideo-jokoa.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
2019ko ekitaldiko kanpaina abiarazi du Aldundiko Ogasun sailak. Autolikidazio proposamena ikusteko aukera zabalik dago, martxoaren 30az geroztik.
Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak, Harituzek, bertso-sariketa antolatu du Konfinamendua arintzeko asmoz. Tolosaldean bizi diren 16 urtetik gora bertsozaleek har dezakete parte, apirilaren 19ra arte. Gai librean, norberak nahi duen doinu eta neurrian osa daitezke bertsoak, eta Harituz elkargunearen sare sozialetan argitaratu, #harituzbertsotxapelketa traola erabilita. Mail bidez ere bidal daitezke lanak: harituz.bzt@gmail.com. Sariak: Harituzek argitaratuko duen koadernoaren azaleko bertsoak izatea, eta Harituzen materialaren sorta bat.
Koronabirusa suntsituko duen munstruo, robot edo artefaktua sortu lego piezak erabiliz. Familian parte hartu ahal izateko lehiaketa antolatu du Plazida Otaño liburutegiak. 630 159 263 telefono zenbakira bidali behar dira lanak, apirilaren 30a baino lehen. 30 euroko sari, Fotoprix produktuetan.
2019ko ekitaldiko kanpaina abiarazi du Aldundiko Ogasun sailak. Autolikidazio proposamena onartzeko aukera dago, apirilaren 6tik aurrera.
'Argitu zure zalantzak KZgunearekin' izenburupean gidatxoa argitaratu dute: "KZgunean konpromisoa dugu teknologia berrietan aurrera egiteko. Horregatik, gure zentroak itxi diren bitartean Koronabirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko".
Alerta egoerak iraun arte, Osasun sailekoen alde txalo egiteko deialdia.