Andoaingo Gazte Lokalaren eskutik. Parte-hartzeko mezua bidali behar da WhatsApp-en ondorengo telefono zenbakira: 682 025 485.
Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko, norbanako, famili, komertzio txiki nahiz ostalaritza establezimenduen itxierak, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenentzako udal diru-laguntzak emateko urgentziazko deialdia egin du Adunako Udalak. Hala jakinarazi du bando bidez:
Errenta eta ondarearen Internet bidez egiteko epea uztailaren 29ra bitarte luzatuko da.
Konfinamenduaren ondoren, ekainaren 1ean zabaldu zituen ateak Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiak. Orduz geroztik, eta ekainaren 26ra arte, ikusgai dago Motxila Ibiltaria ekimenean parte hartzen duten eskualdeko haur eta gaztetxoek eginiko xomorroen erakusketa ederra.
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Hori dela eta, ekainaren 1etik 21era zabalik egongo da Tolosaldeko bertso eskoletako izen-emate epea.