Ttipia konpainiaren eskutik, 'Impro-komeryak' helduentzako antzezlana izango da Zizurkilen. SinopsiaProposamen berri, berritzaile eta beharrezko batekin gatozkizue. Hori asko esatea dela pentsatuko du batek baino gehiagok, baina guk horrela ikusten dugu argi eta garbi eta horren aldeko apustua egin dugu. Izen-buruan bertan igarri daitekeenez INPROBISAZIO ikuskizun bat da eta UMOREZKOA, 'komeriyak' hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira berriak, badakigu. Berria dena euskera hutsez aurkeztea da. Euskal Umorearen barruan ez dago horrelakorik eta gure uste apalean ezusteko bikaina izango da Euskal ikuslegoarentzat. Baditugu ahozko inprobisatzaileak eta jakinekoa da nola erantzuten duen jendeak horien aurrean. Ba imajina ezazue antzerkiarekin. Fitxa Iraupena: 75 minutu. Komikoak: Iñaki Maruri, Jose Cruz Gurrutxaga, Mitxel Santamaria, Ismael Pereira, Mikel Bermejo. Zuzendaria: Pedro Llamas. OHARRAK Sarrera doakoa da, baina gonbidapenekin eta gonbidapenak udal bulegoetan jaso behar dira betiko ordutegian. Pertsona bakoitzak gehienez ere lau gonbidapen jaso ditzake ekitaldi bakoitzeko. Ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago agertu behar da sarrera ziurtatzeko. Gonbidapenean 71 zenbakitik gora dutenek, eguraldi onarekin soilik erabili ahalko dituzte sarrerak.
Egutegi fiskala: maiatzaren 15 etik uztailaren 30era. Proposamena: abuztuaren 1etik irailaren 15era.
Irailaren 16tik 22ra ospatuko den Mugikortasun Astearen aitzakian, argazki lehiaketa antolatu dute Targazki Tolosaldeko Argazkilari Taldeak eta Tolosaldea Garatzenek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Parte hartzeko, irailaren 13a baino lehen bidali beharko dira argazkiak.
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Irailaren 25era arte zabalik egongo da izen-emate epea. Deialdia 10 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratuta dago bereziki, baina bertsolaritzarekiko interesa duten beste adinetako ikasleak ere gonbidatuta daudela jakinarazi dute antolatzaileek.
Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra gogoan, bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du Hernandorena Kultur Elkarteak, Harituz Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta dagoeneko zabalik dago bertsoak bidaltzeko aukera. Urriaren 11n amaituko da horretarako epea.
Egunak eta ordutegiak: Irailak 12, larunbata: 19:30; 22:15. Irailak 13, igandea: 17:00; 19:30. Irailak 14, astelehena: 21:00. Prezioa: 5,50 euro eta astelehenetan 4 euro.