Iraila kulturalaren baitan antolatu du jai batzordeak bertso saioa Zizurkilen. Bertsolariak: Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. OHARRAK Sarrera doakoa da, baina gonbidapenekin eta gonbidapenak udal bulegoetan jaso behar dira betiko ordutegian. Pertsona bakoitzak gehienez ere lau gonbidapen jaso ditzake ekitaldi bakoitzeko. Ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago agertu behar da sarrera ziurtatzeko. Gonbidapenean 71 zenbakitik gora dutenek, eguraldi onarekin soilik erabili ahalko dituzte sarrerak.
“Almanaka” izena du Egape dantza taldearen ikuskizun berrienak, eta lagin modukoa ikusteko aukera izango da San Juan plazan.
Anari musika taldeak 'Epilogo bat' diskoko kantuak eskainiko ditu. Emanaldia irailaren 18an izango da Ondarreta ikastetxeko patioan, 22:00etan. 80 minutuko iraupena edukiko du. Sarrera doakoa da, eta gonbidapena jasotzeko Bastero Kulturguneko leihatila emanaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da. Sinopsia: Badira obra baten amaiera borobiltzeko erabiltzen diren epilogoak, muinean iradokitako ideia garrantzitsuenak betirako gure buruan iltzatuta geratzeko egileak ematen duen azken mailukada baten modukoak. Erabat lotu gabe utzi den istorio edo pasadizo bati bukaera ematen diote beste batzuk, edo behin kontatu beharrekoak kontatuta, egileak artelan hori sortzera bultzatu zuten bizipenen edo artelan horrek beragan utzitako aztarnen berri emateko ere balio izaten dute.
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Irailaren 25era arte zabalik egongo da izen-emate epea. Deialdia 10 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratuta dago bereziki, baina bertsolaritzarekiko interesa duten beste adinetako ikasleak ere gonbidatuta daudela jakinarazi dute antolatzaileek.
Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra gogoan, bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du Hernandorena Kultur Elkarteak, Harituz Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta dagoeneko zabalik dago bertsoak bidaltzeko aukera. Urriaren 11n amaituko da horretarako epea.
Larraulgo kultur ikastaroetan izena emateko epea zabalik, irailaren 14tik 25era. Matrikila egiteko orroa udaletxean eskura daiteke. Informazio gehiago: 634 289 327. Ikastaroak: Esku pilota; euskal dantza; gorputz adierazpena, antzerkia eta zirkua; zumba. Tailerrak: mindfullnes hastapen tailerra, hitano ikastaroa, mendiko bizikleta ikastaroa, irristaketa ikastaroa, eskulan tailerrak.
Loatzo musika eskolak bi ikastaro eskainiko ditu urritik aurrera: txalaparta jotzen ikastekoa batetik, eta panderoa astintzen trebatzekoa bestetik.
Seve Iglesiasen erakusketa berria batez ere azken bi urteetan sortutako pintura lanez osatua dago. Nagusiki lan figuratiboak dira, bertako paisaia ugarirekin. Bestalde, azken etapan sortutako pintura abstraktu batzuez ere gozatu ahal izango da. Irailaren 18an izango da inaugurazioa Gurea erakusketa gelan, 19:00etan; eta urriaren 2 arte bisitatu ahalko da. Gainontzean ondorengo ordutegian bisitatu daiteke erakusketa: Astelehenetik ostiralera: 18:30etatik 20:30etara. Larunbatetan: 11:30etatik 14:00etara.
Margolari oparoa da Seve Iglesias Santos billabonatarra, eta egindako lanak erakustea gogoko du bi urtean behin, gutxienez. Irailaren 18tik urriaren 2ra bere lanak ikusteko aukera izango da Gurean.